XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskuiko hankaren tolestura bere puntturaino iritxi denean, orduan hasten da lerratze-mugimendua.
Lerrapena Eskuiko hanka jaurtiketa-direkzioan luzatzen da indarrean, bitartean lerrapen laun bat (jauzirik gabekoa) egin daiteke oinzolaren edo orpoaren gainean.
Une berean oldar-hanka mugimendu bizkor batean luzatuz aurrera jauzi-mugarri aldera eramaten da.
Garrantzitsua da lerratze-mugimendua egitekoan buruaren, enborraren eta besoen postura lehen bezala gordetzea.
Horrela jaurtitzailea jaurtiketa egiteko postura posturan jartzen da eta.
Jaurtiketa-postura Eskuiko hanka, tolestaturik, jaurtiketa-direkzioan lihoakeen irudimenezko linea batean bermatzen da, zirkuluaren erdigunean gutxi gora-behera.Oinak 120tik 150era graduko angelu bat egiten du jaurtiketa-direkzioarekin.
Belauna eta eskuiko kadera piska bat aurrerantz atereak dituela, pelbi-ardatza ia jaurtiketa-direkzioari begira.
Pelbi-ardatzaren eta sorbalda-ardatzaren artean halako bihurritze nabari bat ageri da, zeren
Gorputzaren grabitate-zentrua eskuiko hankaren gainean aurkitzen da.
Eskuiko besoaren ukondoa pisua baino beherago aurkitzen da.
Ezkerreko oinak bere barrualdeaz ukitzen du lurra jaurti-mugarrian: jaurtiketa-direkzioan egin den linea irudimenezko hartatik piska bat (oin 1/2 edo 3/4 bat) ezkerretarago.
Jaurtiketa Pisua jasotzearekin hasten daHanketatik hasiaz, enborra indarrean jasoaz eta pelbia bueltatuz, bularra aurrera eta gora ateratzen da jaurtiketa-direkziorantz.
Ezkerreko hanka eta ezkerreko gorputz-aldea tenkatu egiten dira eta belauneko eta kaderako artikulazioetan lotzen, halako eran ze mugimendu-oldarra ezkerretara desbidatzeko arriskurik ez bait da uzten.
Eskuiko besoa bularra jaurtiketa-direkzioan hartzen denekoxe hasten da indar-egiten.
Fase honetan eskuiko sorbalda ezkerrekoa baino piska bat goratxoago aurkitzen da.
Eskuiko besoaren ukondoa pisuaren atzetik gelditzen da jaurtiketa-mugimendua egitekoan eta kanpora begira, jaurtiketa-angeluak 40tik 42ra gradu izaten ditu.
Eskuiko eskuko hatzek ematen diote pisuari azken azelerazio-bultzada.
Oldar-baretzea Pisua eskutik atera denean, eskuiko hanka aurreratuz eta une berean belaunikatuz baretzen da gorputzaren oldarra.